BEKAK (Informazio gehiago)

Eskaera egiteko epea irekita dago. Beka ez-unibertsitarioak. 2020-2021 ikasturtea. Epea zabalik urriaren 9tik azaroaren 9ra arte.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

Euskal Herriko Unibertsitatea


Institutuak kalitateko K domina jaso du.

LANGILE ETA LANGABETUENTZAT DOHAINIKO IKASTAROA

INFORMAZIO KONTAKTUA: eurtusagasti@barrutialde.com

 

LIBURUAK 2020/2021

DBHko liburu digitalak Ikastetxeak eskatuko ditu irailean, beraz gurasoek ez erosi libururik. Liburu digitalak erabiltzen ez duten ikasgaietan apunteak edota testu liburuak Ikastetxean daude.

Batxilergoan liburu digitalak erosteko Ikastetxeak egingo du eskaera irailaen ikasle guztientzako.

 

 

 

 

 

  EKINTZAILEAREN EGUNA

Maiatzaren 11an, Urratsbat programaren barruan, Ekintzailearen eguna antolatu zen Lanbide Heziketan. Lau ikasle-ohi gonbidatu ziren mahai inguru baten bitartez beraiek sortutako enpresei buruzko experientzia partekatzeko lehenengo mailako ikasleekin.

 

 

Tailerrean, besterik beste, beren negozioa martxan jarri duten bi ekintzaileen zuzeneko lekukotza hurbildu zieten parte hartu zuten ikasleei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEAK LAN MUNDURA HURBILKETA

Randstad bulegoko zuzendaria, Leire Basterretxea, hurbildu zitzaigun ikastetxera. Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleei lana bilatzeko orduan, gaur egun erabiltzen diren baliabideak eta teknikak azaltzen etorri zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

Barrutialde ikastetxeko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak Ekintzailetasunari buruzko tailer (Enpresari programa) batean parte hartu zuten, DEMAren  eskutik.

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren agentzia da, eta gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko programak bultzatzen ditu. Bere programen artean “Enpresari” programaren helburua  Bizkaiko prestakuntza zikloetako irakasleen eta ikasleen artean ekintzailetza eta enpresen sorkuntza sustatzea da.

 

 

 

 

 

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

 

Fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.