INSTALAZIOAK

 Baliabide orokorrak

♦   Liburutegia eta multimedia gela: 2 ordenagailu + internet ikasleek erabiltzeko.
♦   Fotokopiagailua sareari lotuta.
♦   6 Gela bideoproiektorekin.
♦   3 Informatika gela proiektoreekin hornituta.
♦   3 Arbel digital.
♦   Kimika Biologia laborategia.
 
Gela bereziak
 
Metal
♦   1 Tailer.
♦   1 CNC gela.
♦   1 Metrologia gela.
♦   Diseinu gela.
 
Zurgintza
♦   1 Tailer.
♦   1 Pintura gela.
♦   Aldagela.
 

IDAZKARITZAKO KONTAKTUA ETA ORDUTEGIA

Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko

Ordutegia: 9etatik 14:30etara

Telefonoa: 94 428 78 29

Fax: 94 428 78 30

Helbidea: Barrutia Auzoa 7, Arratzu

e-mail: 015021aa@hezkuntza.net

Atezaintza zerbitzua: 8:00etatik 17:00etara (Uztailean Abuztuan izan ezik)

     Uztailean: 9:00etatik14:00etara

BARRUTIALDE INSTITUTUAREN HISTORIA LABURRA

Gaur egun Lanbide Heziketa Barrutialde institutuko heziketa eskaintzaren zati bat bada ere, jatorrian, egia esan, “Artes y Oficios” delako zentroa izan zen, hori dela eta aipamen txiki bat egin nahi dugu Gernikaldeko Lanbide Heziketaren inguruan.

1905. urtean sortu zen Gernika lehen “Escuela de Artes y Oficios”, gazteen lan eskaintza berrien ekarpena izan zen.

Oinarrian, ikasketa tekniko eta lanbideen eskaintza zabalaren artean kokatzen zen zentroa, garai hartan hedapen handia izan zuten Euskal Herri osoan zehar.

Haatik, bere funtzionamendua ez zen espero bezalaxe, presupuesto murritzarengatik. Urte batzuk gerorago, 1923an hain zuzen, zentroko zuzendariak aipatzen zuen: zentroan ematen ziren ikasgaiak eta eskola eredu horretan eskatzen dena ez zetorrela bat. Arazoa konpontzeko asmoz zentroan erreforma handia egin zen; “Lanbide-hobekuntza” modeloa aukeratu zen, helburu honekin: langileen lanpostuetan lortutako ezagupenak eduki teorikoarekin osatzea.

Eskola udan ere zabalik zegoen. Maiatza eta irailaren artean emakumeentzako ordubeteko ikastaroa ematen zen.

1931. urtean amaitu zen bertako langileak irakasteko sortu zen instituzioa Gernika-Lumon, II. Errepublika garaian erabaki zen honelako ikastetxeak desagerraraztea eta Bigarren Hezkuntzako institutu mistoa sortu, 1934-1935 ikasturtea izan zen lehenengoa, horretarako udalak erositako Sociedad Gerniquesako eraikuntza zaharrean.

Garai hartan alfabetatze mahaia nabarmen handitu zen Heziketa Eskaintza aukera handiago eta bizilagun gehientzat hurbilago zegoelako.

 

1945. urtean “Centro Sindical de Formación Profesional” delakoa hasi zen normaltasun osoz, Gernikako Taller Escuela, Obra Sindical de Formación Profesional menpean, gaur egun Kultur Etxea dagoen eraikuntza batean. Metalurgia, zurgintza eta arotzerian zeuden langile espezialistak hezteko helburuarekin sortu ere.

Ikasketa planak Ministerio de Educación Nacional-ak markatzen zituen eta zentroak 150 ikasleentzat izan zen.

 

Lehenengo hamarkadan ikasle kopurua 1000tik igo zen, ajustador izan zen eskaintza ugariena 571 ikasle matrikulaturik zeuden, bigarrena torneruak (325 ikasle), arotzak-zurginak (135 ikasle) eta delineanteak (15 ikasle).

 

Lehen hamarkada honetan ikasleen baxak ohikoak ziren zeren eta gerra ondorengo garaian familiek egoera ekonomiko eskasa izan baitzuten.

1960. ikasturtean  200 ikasle baino gehiago zeuden.

1981-1982.enean ofizialki hasi zen ikasturtea Barrutialde zentro berrian, gaur egun Barrutia auzoan dagoen orubera aldaratu zuten.

80. hamarkadaren amaieran Heziketa Eskaintza handitu zen: REM (Heziketa ertaineko erreforma, Reforma de las Enseñanzas Medias) delakoarekin eta Batxilergo Tekniko Industrialarekin.

Honekin batera zentroak eskaintzen zituen Zeregin Heziketako (Formación Ocupacional) ikastaroak langabezian dauden pertsonentzat eta lantresnari berriaz hornitu zen.

1998. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak mapa eskolarra berrantolatu zuen eta institutuak DBH, Batxilergo Zientifiko Teknologikoa eta Heziketa Zikloak ematen zituen.

Gaur egun gure institutuan hainbat proiektu daude:

1.- Kalitate plana: Eusko Jaurlaritzako K Hezkuntza Kalitatea daukagu.

2.- Agenda 21

3.- Hirueleanitza proiektua: Ikasturte honetan DBH 1. mailan eta pasaden ikasturtetik aurrera Batxilergoan asteroko ordu guztietarik heren bat ingeleraz ematen da.

Barrutialde Institutuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta erdi eta goi mailako Heziketa zikloak ematen dira.

Barrutialden 2 familia profesionaleko Heziketa Zikloak erdi eta goi mailakoak A eta D ereduetan ematen dira. Familia profesional hauek ematen dira: Zurgintza eta Fabrikazio Mekanikoa.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

UPV

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa - USE

Unibertsitatera sartzeko gida

Selectibitatea

3DBH-ko ikasleek Ecoeuskadi2020 ekimenean parte hartu dute

Gure ikastetxeko 3DBH-ko ikasleek, Ecoeuskadi2020 garapen jasangarrirako estrategia lantzeko Eusko Jaularitzak gidatzen duen ekimenean parte hartu dute. Ekimen hau bai hauen zenbait alderdiri buruz gogoeta egiteko helburuarekin sortu da: oparotasun ekonomikoa, gizarte ekitatea eta kohesioa eta ingumenaren zaintza. Egitasmo honen barnean ikastetxearen helburua honakoa da:

 

Ø       Ecoeuskadi 2020 prozesuan gazteak subjektu aktibo izatea.

Ø       Gure egungo gazteek 2020 urterako Euskadiko Garapen Jasangarrirako zehaztu diren gakoei aurrera begirako ideiak, jarraibideak eta lan ildoak proposatzea.

 

Egindako lana honako orrialde honetan aurkitu daiteke

 

www.ecoeuskadi2020.net/

Proceso participativo: Aportaciones

Juventud